LLEGA800 enpresak konponduko ditu gorabehera horiek, dohainik. Brinkolako bizilagunak dira telebista seinalaren harreran aldaketarik jasan ez duten bakarrak.
Koronabirusaren datuek beherakada nabarmena izan dute azken aste eta erdian. Osasun Sailak beste 534 kasuren berri eman du; duela astebetekoen aldean, erdiak baino gutxiago dira.
Judoarekin lotzen den izena da Jose Manuel Paternain (Legazpi, 1956), herriko klubeko arduraduna izan delako luzaroan. Azkenaldian, jiu jitsuren ingurutik iritsi da haren berri.
Zumarragan bizi den Khuruts Begoña zuzendari bizkaitarrak ‘Deia’ zientzia fikziozko film laburra egin du. Jose Ramon Soroiz, Leire Santillan eta Elena Garcia goierritarrek ere parte hartu dute.
Korrikak Goierri zeharkatzea herritarrek egingo dute posible. Herrietako batzordeak koordinatuko dituen arduraduna Aguado ordiziarra (1998) izango da. Apirilaren 8a egun ederra izango delakoan dago.
Errepideko euskal denboraldia otsailaren 26an hasiko da. Amateur gizonezkoen bi lehiaketak bi garaitan banatu dituzte. Emakumeetan, juniorrak eta irekia batu dituzte.
Zuhaitzak landatzeko eta txertoak egiteko garaian gaude, erretxina salgai da. Arkumearen salmenta gorabeheratsua izaten ari da; bere onera itzuli da berriz.
Inguruan egiten ari diren lanengatik errepidea ez da erabilgarri egongo etzira arte
Txalo Produkzioek bihar aurkeztuko dute lan berrian Ordiziako Herri Antzokian. Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira aktoreak. Sarrerak agortu egin dira.
Beasainek partidaren hondarrean lortu zuen banakoa. Sailkapena estutu egin da
Elurteen aurrean herriko bideak eta errepideak garbitzeko jarraibideak eguneratu ditu udalak. Aimar Garmendia ariko da zeregin horretan, erretiroa hartu zuen Joxe Mari Garmendiaren partez.
Txindoki Atletismo Taldeak iragarri du otsailaren 13an egingo dutela Oianguko kros lasterketa.