Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Betea dator txirrindulari urtea

Goierri
Kirola

Errepideko euskal denboraldia otsailaren 26an hasiko da. Amateur gizonezkoen bi lehiaketak bi garaitan banatu dituzte. Emakumeetan, juniorrak eta irekia batu dituzte.

2022/01/20
Aimar Maiz

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak abenduan onartu zuen 2022rako lasterketen egutegia. Hego Euskal Herrirako bateratua izango da, bost federazioen eta antolatzaileen «elkarlanean» egituratu baitute junior, 23 urtez azpiko eta elite mailetako karrera zerrenda, izan emakume, izan gizonezko.

Gizonezko afizionatuetan berritasun handi bat txertatu dute. Euskal federazioak bi txapelketa antolatuko ditu aurten ere –Euskaldun eta Lehendakari–, baina orain arte bezala astez aste txandatu beharrean, urtea bi garaitan banatu dute: Euskaldun Txapelketa otsailetik ekainera lehiatuko dute, eta, ondoren, Lehendakari ekainaren bukaeratik irailera arte.

Amateurren denboraldia otsailaren 26an hasiko da, Zumaian, eta Zaldibian jokatuko da azkeneko proba, aurten atzera berreskuratuta, irailaren 18an. Bi lehiaketetan, iaz garatu zen Abiatzen txapelketaren araudi berdina izango dute; talde bakoitzari eliteko bi txirrindulari baimenduko dizkiote, probako.

Nesken hiru maila, batera

Emakumezkoetan ere aldaketa nabarmen bat badator. Orain arteko lau kategoria (kadeteak, juniorrak, 23 urtez azpikoak eta eliteak) bi mailatan banatuko dituzte. Batetik, kadeteek euren lasterketak izango dituzte; bestetik, junior, 23 azpiko eta eliteek txapelketa bakarra osatuko dute. Hala ere, juniorrek beren lasterketa propioa izan ahalko dute. Antolatzaileen esku geratuko da hiru modalitateetatik zein karrera mota antolatu: orain arteko kadete edo junior-irekia; edo kadete, junior edo irekia lasterketa banatan bereizita.

Juniorren kasuan, Hegoaldeko lau herrialdeetako Euskal Herria Txapelketa Durangon hasiko da, apirilaren 14an; kadeteen Gaztetxoak Txapelketa, apirilaren 3an Abadiñon. Euskal Herriko Txapelketak, berriz, emakumeena Azpeitian da (maiatzak 29), gizonena Natxituan (maiatzak 8), juniorrena Mendatan (ekainak 18) eta kadeteena Markina-Xemeinen (ekainak 4).

Euskal egutegia 2022

GIZONEZKO AMATEURRAK
Euskaldun Txapelketa. Zumaian hasiko da, otsailaren 26an. Bukatu, ekainaren 18an Tolosan. Guztira, 17 lasterketa.
Goierrin lau karrera puntuagarri jokatuko dira: Lazkaoko Proba (apirilak 30), Loinatz Proba Beasainen (ekainak 4), San Martin Proba Ataunen (ekainak 5) eta San Joan Sari Nagusia Seguran (ekainak 12).

Lehendakari Txapelketa. Ekainaren 29an Irunen hasi eta irailaren 18an Zaldibian bukatu, 16 lasterketa denera.
Goierrikoak bi dira: Zegaman San Bartolome Saria (abuztuak 27) eta Zaldibiako Sari Nagusia (irailak 18).

EMAKUME AMATEURRAK
Euskaldun Txapelketa. Martxoaren 6tik (Zaldibar) abuztuaren 20ra (Sopela), 15 lasterketa.
Goierrin, bakarra: Segurako Proba (martxoak 26).

HARROBIKOAK
Euskal Herria (juniorrak). Apirilaren 14tik (Durango) ekainaren 4ra (Segura). Bost karrera, Goierrin Segurakoa bakarra.
Gaztetxoak (kadeteak). Apirilaren 3tik (Abadiño) uztailaren 2ra (Tolosa). 4 karrera, Goierrin 0.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Kronometroak birrindu egin dituzte

2022/05/21
Goierri
2

"Merezitako" ospakizuna oparitu diote Ansoategiri

2022/05/21
Lazkao
3

Maiatzak 21, San Blas

2022/05/21
Idiazabal
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.