Gazte irakurle taldearen 1. saioa bihar izango da
ORMAIZTEGI // Gazteen irakurle taldea osatu dute Ormaiztegin, eta bihar izango dute lehenengo saioa. Alaine Agirrek gidatuko ditu saioak, eta hain zuzen Agirreren beraren liburuak izango dituzte mintzagai tertulietan. Lehenengo saioa Maren liburuaz izango da, liburutegian, 18:00etan. Hurrengoak Libe, Oier eta Ane izango dira, otsailean, martxoan eta apirilean, hurrenez hurren.













