Hondakin gunearen aldaketa hilaren 27an egingo dute Zerainen
ZERAIN // Udalak eta Sasietak elkarlanean, herriko hondakin-guneak kendu eta gune bakarra jarriko dute. Gaurko aurreikusita bazegoen ere, azkenean datorren ostegunean egingo dute aldaketa, hilaren 27an. Aterpetxe aurrean eta frontoi atzean dauden bi zabor-guneak kendu eta autobus geltokitik Antxaputzuko errotondara doan zatian gune bakarra jarriko dute, edukiontzi handiagoekin.













