Matxinandiarena garaile Berako ziklo-kros irekian
Gabirian bizi den Jokin Matxinandiarena Alustizak irabazi zuen igandean Berako (Nafarroa) I. Azkena ziklo-krosa, open edo maila irekian. Lehen aldiz lehiatu da ziklo-krosean. Federatu gabeentzat da irekia, eta 14 lagun lehiatu ziren, Agerra auzoko zirkuitu erosoan. Josu Agirre legazpiarrak ere parte hartu zuen. Ziklo-krosa probatzeko harra aspalditik zuen gabiriarrak. Estreinakoarekin gustura da, eta hurrengo sasoiari zain geratu da.
Goierritarrak azken ziklo-krosean
Euskal denboraldiko azken proba zen. Elite eta 23 urtepekoetan Danel Iurrebasok korritu zuen, 8. eginda. Masterretan, Jon Ormaetxea eta Xabier Mendiaraz zaldibiarrak, Aitor Zabaleta legazpiarra, Iñaki Lizarazu zumarragarra ere lehiatu ziren.













