Zumarragatik etorrita, Legazpitik Arrasateraino zuzenean joango da autobusa, eta handik Oñatira. Astegunetan 30 minuturoko maiztasuna izango du, eta asteburuetan 60 minuturokoa. Udanako mendatea itxita dagoen bitartean egongo dira indarrean aldaketak .
Astearte gauen ikastetxeko alarmak jo eta Ertzaintza bertaratu zen. Poltsa batzuetan material informatikoa, argazkigintzakoa eta beste gauza batzuk zituen pertsona bat atxilotuta eraman zuten.
Kanpaina urrian hasi zenetik 5.000 lagun inguru joan dira herriz herri egiten ari diren informazio saioetara. Datozen asteetan ere izango da aukera.
Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 29rako, Bilbon eta Iruñean. Goierriko kideek ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Pandemiak formatu txikiko taldeen ugaltzea ekarri du. Horien artean da Urretxu eta Zumarragako Vivak musika taldea. Konfinamenduaren ondoren sortu zen eta urte hasieran lau abesti argitaratu dituzte.
Gaur 14:00etan amaituko da aurreko astean adostutako luzapena. Etxearen jabearen familiak ere afera amaitzeko gogoa aitortu du, eurentzat ere «gogorra» izan delako
Sorosleentzat eta elbarrientzat egokitutako aldagela bana jarriko dute, eta baita taberna bat ere. Kiroldegiko aldagelekin izandako «erabilera arazoak» konpontzeko izango dela azaldu du alkateak
Goierriko aldarria CAFeko atarian mobilizatuko da, 11:00etan. Kexu dira patronala enplegu «duina» «suntsitzen» ari dela, «prekarizazio prozesua azkartuz eta desberdintasun sozialak areagotuz».
Uztailaren 2an, Gasteiz eta Donostia arteko 210 kilometroko etapan Udana eta Aztiria igo beharko dituzte txirrindulariek.
Aitor Garmendia itsasondoarrak Euskal Herriko lau muturrak lotzen dituen ibilbide bat egin du, mugetatik ahalik eta gutxien urrunduta: «Wikipedian begiratu nuen zeintzuk diren Euskal Herriko lau muturrak, eta egin nezakeen ibilbidea diseinatu nuen». Mila kilometroko bidea osatu du bost egunean.
Ordiziako Errugbi Elkarteak Eguberrietan zotz egiten duen saskia Pako Aranbururi tokatu zaio, eta egunotan jaso du saria.
Iñaki Mezquita itsasontzi modelistak maketak nola egiten dituen azalduko du Nafarroa 23 estudioan. Jose Mari Telleriak itsasontziei zuzeneko argazki sesio bat egingo die
Udaleko kultura sailetik antolatutako ekitaldietara 9.500 pertsona inguratu dira. Kultura zinegotziak «datu oso onak» izan direla nabarmendu du. Inauteriak, airean