Altuna III-Martija eta Peña II-Albisu, Igarondo pilotalekuan
Sarrerak 30 euroan ahalko dira erosi aurrez, udaletxean astelehenean eta asteartean, eta www.entradasfronton.com webgunean. Otsailaren 11n izango da partida.
Idiazabalgo Udalak antolatuta eta datozen egunotan San Blas jaiak ospatu beharko zirela eta, EPEL Binakako Txapelketako partida jokatuko da otsailaren 11n Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 22:00etan. Altuna III-ak eta Martijak Peña II-aren eta Albisuren kontra jokatuko dute. Aurretik, Elordi-L. Galarza eta P-Etxeberria-Bikuñaren partida jokatuko da.
Sarrerak aurrez jarriko dituzte salgai, 30 euroan. Astelehenean eta asteartean udaletxean erosi ahal izango dira, 14:30etik 16:30era, eta baita www.entradasfronton.com webgunean ere. Pertsona eta egun bakoitzeko 6 sarrera erosi daitezke gehienez. Sarrerak txartel bidez bakarrik erosi ahal izango dira. Covid-19 ziurtagiria eskatuko zaie ikusleei.
Pilota egokitua, martxoan
Ezti, berriz, Gipuzkoako pilota egokituko 12. txapelketa hasiko da Amasan. Maiatza bitartean hainbat jardunaldi egingo dira, eta Idiazabalen jokatuko dira txapelketako bi partida. Martxoaren 12an, buruz burukoa eta gurpildun aulkiko partidak jokatuko dira Igarondo pilotalekuan.