Igartzatik, industriaren etorkizunaz
Tecnun ingeniari-eskolak antolatuta, industriaren egoeraren inguruko mahai-ingurua egin dute. Arantxa Tapia sailburuak eta Josu Imaz CAFeko batzorde exekutiboko zuzendariak parte hartu dute, besteak beste.
Tecnun ingeniari-eskolak industriaren egoeraren inguruko mahai-ingurua antolatu zuen atzo, Igartzan, erakundearen Gipuzkoako egoitzaren 60. urteurrena ospatzeko. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Josu Imaz CAFeko batzorde exekutiboko zuzendariak hartu zuten parte, besteak beste. Sailburuak industriak ekonomian duen pisua azpimarratu zuen eta ingenieriak «beharrezkoak» direla esan zuen. Etorkizunari begira bi erronka nabarmendu zituen: digitalizazioa eta jasangarritasuna.