Zaldibiako 2022ko egitasmoak bihar aurkeztuko dituzte
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak herri batzarra egingo du bihar, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. 2022ko aurrekontu proposamena, urterako egitasmoak eta erronkak xehetuko dituzte, arloka errepasoa eginda. Herritarrei irekitako tartea izango da bukaeran. Berrikuntza gisa, euskara ez dakienarentzat aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Horretarako, Telegram aplikazioa mugikorrean eta entzungailuak eraman behar dira.













