Lan erreformari ezezkoa adierazteko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar
Euskal Herriko gehiengo sindikalak langileak deitu ditu bihar «lan erreformari ezezkoa adierazteko ekimenak egitera».
Euskal Herriko gehiengo sindikalak langileak deitu ditu bihar «lan erreformari ezezkoa adierazteko ekimenak egitera». Lan zentroetan eta udaletxe batzuetan elkarretaratzeak egingo dituzte, baita Goierrin ere, 12:00etatik 12:30era: Ordizian udaletxe aurrean, Plaza Nagusian; Urretxu-Zumarragan Potros plazan eta Areizaga kalean; eta Beasainen, udaletxe aurreko plazan.