Ormaiztegiko udal liburutegia martxan da ohiko ordutegian
ORMAIZTEGI // Hainbat astez itxita izan eta gero, Ormaiztegiko udal liburutegia martxan da atzera ere. Astelehenean zabaldu zuten, eta dagoeneko ohiko ordutegian ari dira lanean, 16:00etatik 18:00etara bitartean.













