Koronabirusaren datuek beheranzko joerari eusten diote, nahiz eta espero baino motelagoa izaten ari den jaitsiera. Osasun Sailak 411 kasuren berri eman du.
Herrian 13 gune daude, eta gehien erabiltzen direnak handitu egin ditu panel gehiagorekin. Paneletatik kanpo jarritako kartelak kendu egiten ditu udalak.
Maider Mujikak (Segura, 1991) «bide alternatibo bat» topatzen duen Izar protagonistaren kontakizuna egin du 'Hija de la causalidad' eleberrian. «Pentsaraztea» du helburu.
Xabier Isasa txirrindulariak joan zen ostegunean egin zuen debuta profesional mailan, Euskaltel-Euskadi taldearekin. Larunbatean, bigarren lasterketan, mendiko sailkapena irabazi zuen.
Ohitura horrek lehen adinako indarrik ez badu ere, bada oraindik eusten dionik. Arbolak landatzeko garaia ere bada. Nekazal Kooperatiban aukera handia daukate.
Udalak 2 milioi pasako aurrekontua izango du, asteleheneko batzarrean onartua. Plaza berria diseinatzea izango da urteko lan bat. Obren fasea bukatuta, «pertsonengan zentratuko» dira
Junior mailako GP Moto3 mundu mailako zirkuituan ariko da motor gidari legazpiarra, MTA talde italiarraren babespean; Zurutuzaren aldeko apustua egin du eskuderiak.
Sasieta mankomunitatean, 5.000 biztanletik gorako herrien artean, gaikako bilketa altuena duen herria da.
Jesus Mari Guzman Raposori Arreta gabeziaren nahasmena eta hiperaktibitatea diagnostikatu zioten. Bere bizipenak elkarbanatu ditu, «tabuak apurtzeko eta gaixotasuna ezagutarazteko».
Udal artxiboa Arana kaleko 17. zenbakiko lokalera eramaten hasi dira, anbulatorioaren azpiko lokala hustu eta gero. Lokal hura Osakidetzaren esku utzi dute.
Ilintzak 'Txubi' gogoratzeko ekitaldia antolatu du larunbaterako, Bikuña zelaian. Legazpiarrak Urki taldearen aurka ariko dira.