Aian Goierri Telebista ikusteko antena egokitu dute
ATAUN // Ataungo Aia auzoan aurrerantzean Goierri Telebista ikusi ahal izango dute, seinalea ematen duen antena egokitu baitute. Telebista berriek automatikoki harrapatuko dute, eta zaharragoek UHF33 kanalean sinonizatu behar dute. Udalak esan du San Gregorion «laster» izango dela ikusteko aukera. Itelazpi konpainiak Muskiko antena metro batzuk aurrerago mugitu behar du, eta hori egin arte ez dute baimenik ematen.