Beste San Martin egun bat Odolki kofradiaren kapitulurik gabe
Loinazko San Martin eguna modu xumean ospatuko dute bihar, santuari lore-eskaintza eta agurra eginda, baina odolki kofradiaren festarik gabe.
Loinazko San Martin eguna izango da bihar baina Odolki kofradiak ez du 36. kipitulurik egingo. Martin Urkiola kofradiako presidenteak azaldu du kapituluaren izaera dela herri eta kofradia ezberdinetako jendea jai giroan elkartzea, eta ez dela bateragarria egungo egoerarekin.
Loinazko San Martini egingo zaion lore-eskaintzan parte hartuko dute, hala ere. Juan Jose Lapitz Fecogako presidentea alboan izango dute gonbidatu gisa. Leire Artola alkatea ere bertan izango da. Ohiko legez, Goizeresiko txistularien doinuan, ohorezko aurreskua dantzatuko dute bi dantzarik Erauskin plazako estatuaren aurrean. Ekitaldia 10:30ean izango daa. Ikustera joateko mugarik ez dago.
Meza nagusia egingo dute jarraian Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
Pintxo batera gonbita
Urkiolak beasaindarrei odolki pintxo bat jateko gonbita egin die. Jai giro handiagoa edo txikiagoa egon arren biharkoa egun «berezia» dela dio eta ohitura «polita» dela odolkia jatearena.