Goierri elkartearen boleibol sailaren arrakasta
URRETXU // Goierriren boleibol sailak garai oparoa bizi du. Taldeak osatzea lortu du eta kadete mailako taldean itxaron zerrenda dute, gainera. Goierri osoko jokalariak dituzte. Gainera, datorren astean eskola kiroleko haurrek boleibola egingo dute. Oihalezko poltsak (5 euro) eta kamisetak (10 euro) salgai jarri ditu, gastuei aurre egiteko.












