Tomas Salazarrek grabatutako 8mm-ko bi pelikula Interneten ikusgai
1978an Usurben egindako Finalisten Egunekoa da bat, eta bigarrena 1984an San Adrianen egin zen kanpaldi batekoa.
Tomas Salazar mendizaleak (Iruñea, 1938/Beasain, 2020) 8mm pelikulak grabatzeko ohitura zuen 70eko eta 80ko hamarkadan egin zituzten mendi irteeretan. Joan den azaroaren 23an hark egindako ehundik gora ibilbideren fitxa kartografikoak sareratu zituen Beasaingo Aizkorri mendizale elkarteak. Igartzako jauregian egin zuen aurkezpen ekitaldia, eta bukaeran Salazarrek 1977 eta 1984. urteetan egindako bi ibilaldiren Super 8 formatuko grabazioak erakustea zen asmoa. Bakarra ikusi ahal izan zen, eta orain ikusi zena eta ez zena, biak www.tomasaizkorrikobira.com ikus daitezke. 1978an Usurben egindako Finalisten Egunekoa da bat, eta bigarrena 1984an San Adrianen egin zen kanpaldi batekoa. Salazarren familiak artxiboan dituen pelikula gehiago digitalizatzeko asmoa du, eta denentzat ikusgai jarriko ditu webgune berean.