Gipuzkoako judo txapelketak 100dik gora gazte elkartu ditu Legazpin
Haur mailako norgehiagokaren lehen fasea jokatu zen larunbat arratsaldean, Legazpiko klubetik hamar judokak hartu zuten parte.

Gipuzkoako haur mailako judo txapelketa Legazpiko Urbeltz pilotalekuan hasi zen larunbat arratsaldean, lurralde osoko 100dik gora kirolari gazteren partaidetzarekin. Legazpiko judo klubetik 13 judokak parte hartu behar zuten, baina azkenean hamar izan ziren bakarrik.
Haur mailako txapelketa hau hiru fasetan banatu du Gipuzkoako Judo Federazioak. Fase bakoitzean puntuazio bat jasotzen dute lehen sailkatuek, eta amaieran puntu guztiak batutakoan erabakiko da Euskadiko txapelketara nor doan. Fase bakoitzean lehengo sailkatzen denak bost puntu jasotzen ditu, bigarrenak hiru eta bi hirugarrenek puntu bana.
Legazpiarrak ondo aritu ziren lehian, baina puntu aldetik ez zuten arrakasta handiegirik izan. Hauek izan ziren emaitzak:
- Iñigo Arakama, bigarrena M-55Kg mailan
- Hodei Urriza, hirugarrena M-60Kg
- Urko Osinalde, hirugarrena M-42kg
- Oinatz Lazkanoiturburu , hirugarrena M-46kg
- Alfredo Suarez, hirugarrena, M-42kg
- Ibai Saralegi, hirugarrena M -50Kg
- Urko Betolaza, hirugarrena M+66kg
- Igor Fernandez, hirugarrena M +66kg
- Eneko Urrutia, bosgarrena M-46Kg
- Aratz Maseda, bosgarrena M-42kg
- Aiur Berasategi, Lesionatuta zegoen eta ezin izan zuen parte hartu
- Aimar Perez de Lezata,, gaixorik zegoen eta ezin izan zuen parte hartu
- Xabier Arrieta, gaixorik zegoen eta ezin izan zuen parte hartu
Legazpi Judo klubeko Jon Odriozola eta Haritz Baztarrika entrenatzaile lanetan aritu ziren, eta Asier Berasategi epaile izan zen. Klubak eskerrak luzatu nahi dizkiete antolatzaileei, eta udaleko ordezkariei “horrelako ekintzak antolatzen uzteagatik”.
Gipuzkoako txapelketa honetako hurrengo fasea otsailaren 19an izango da, Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan