Juncal Larrazak jaso du Ilintik zozkatutako bidaiaren saria
Sariak 1.000 euroko balioa du, eta herriko bidai agentzian trukatu beharko du.
Juncal Larrazak irabazi du Ilintik zozkatu berri duen bidaia, eta gaur bertan jaso du saria Laura Nuñez merkatari elkarteko lehendakariaren eskutik. Sari banaketa Rural Kutxaren Legazpiko bulegoan egin dute, eta Soraya Garcia zuzendaria ere bertan izan da.
Ilintik bezeroen artean banatutako azken saria 1.000 euroko balioa duen bidaia da. Juncal Larraza Lakuntza irabazleak Legazpi bertako B The Travel Brand bidai agentzian trukatu beharko du. Urtarrilaren 10etik 31ra artean herriko komertzioetan egindako erosketak Ilintiren txartelekin ordaindu zutenen artean zozkatu dute bidaia. Juncal Larrazak Mari Carmen fruta dendan egin zuen erosketa bategatik irabazi du.
Legazpiko komertzioetako ohiko bezeroa da Juncal Larraza, eta erosketak ordaintzeko Ilintiren txartela erabiltzeko ohitura du. Sari banaketa ekitaldian azaldu zuenez, urtarrilean ohi baino gehiago erabili zuen, gainera, bidaia irabazteko ilusioarekin. Bidai hori nora egingo duen oraindik ez duela erabaki ere esan zuen, baina ondo gozatuko duela agindu zuen .