Emakumeei begira bi ikastaro jarri dituzte Lazkaon, M-8rako
LAZKAO // Martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira, Lazkaon bi ikastaro antolatu dituzte. Emakumeentzat, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa martxoaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 12ra arte 10 saio dira (11:00-12:00). Udaletxean edo gizarte@lazkao.eus helbidean eman liteke izena, otsailaren 14ra arte. Bestetik, Ahalduntze Eskolan, irakurketa feministako talde bat sortu dute, eta ekainera arte luzatzea erabaki dute. Astelehenetan (18:00-20:00) egiten dituzte tailerrak, hurrena martxoaren 14, apirilaren 11 eta maitzaren 16an. Izena bide eta epe beretan eman behar da.













