Zientzia tailerrak antolatu dituzte Itsasondon
ITSASONDO // Emakume zientzilarien nazioarteko eguna ospatzeko, kimika tailerrak antolatu dituzte, Itsasondoko 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Parte hartzeko, izena eman behar da eta gaur 12:00etan itxiko dute epea. Saioen eta izen emateen inguruko informazio gehiago, www.itsasondo.eus atarian eskuratu daiteke.













