Latxartegiko eta Juanastegiko igogailuak itxiko dituzte astelehenean eta asteartean, lanak egiteko
Bi igogailuetako zaintza sistemak berritu behar dituzte.
Legazpiko Udalak Latxartegiko eta Juanastegiko igogailuetan dauden zaintza sistemak berritzea erabaki du, urte batzuk dituztelako eta zaharkituta daudelako, eta “erabiltzaileen segurtasuna indartzeko asmoz”.
Lanak datorren astean egingo dituzte. Hori dela eta, astelehenean hilak 14 zerbitzurik gabe egongo da Latxartegiko igogailua 09:00etatik 18:00etara, eta asteartean Juanastegikoa, hori ere 09:00ak eta 18:00ak bitartean.
Bi igogailuetako zaintza sistemak berritzeko lanek 9.996 euroko aurrekontua dute, eta Ingecom Sistemas enpresak egingo ditu.