25. izenaren bila
Igartza Literatura bekak mende laurdena beteko du aurten. Izen handiak atera dira bertatik
Igartza Literatura Bekak 25 urte beteko ditu aurten. 1998. urtean hasi zen Beasaingo Udalaren, CAFen eta Elkarren arteko elkarlana, idazle gazte eta hasiberrei “laguntzeko” eta euskal kultura “zabaltzeko”.
Izen handiak irabazi dute. Tartean, goierritarrek. Hamar gizonezko eta hamalau emakumezkok jaso dute laguntza. Hiru ediziotan akzesita ere banatu dute.