Behin-behineko egutegiaren arabera, aurten Segura-Zerain mendi lasterketa maiatzaren 7an izango da. Ibilbidea txukuntzeko lanak egin ditu Oamendi Kirol Klubak Zeraingo mendietan.
45 urtez lanean ibili ondoren, belaunaldi aldaketa izan da zuzendaritzan, eta herriko 13 lagunek osatutako lantaldeak hartu du ardura.
Astez aste beheraka jarraitzen dute koronabirusaren datuek, eta azken zazpi egunak kontuan hartuta, azaroko azken asteko datuen parean kokatu da Goierriko positibo kopurua.
Beasain eta Ormaiztegi arteko arkuko kableak moztu dituzte. Ertzaintzak dio funtzionamendua ez dela eten baina Gipuzkoako Foru Aldundiak dio "lehenbailehen" konponduko dutela
Bigarren zatian ordiziarrak aurrez joan badira ere, azken minutuetan Madrildarrek aurrea hartzea lortu dute.
Iker Zubeldia zegamarrarekin batera Bizkaiko Txapelduna Nerea Ibarzabal eta Nafarroako Txapelduna Saioa Alkaiza bertsotan, Igor Eguren gai jartzen, eta 110 lagun izan ziren saioaz gozatzen. Emaneurrek eskerrak eman dizkie urte hautan guztietan bertso afaria posible egin duten guztiei.
‘2022ko Loinatz Jaiak. Maiatzaren 27tik ekainaren 5era’ izan beharko dute kartelek. Hortik aurrera, bakoitzaren sormena
Umeak eta gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea eta ahalduntzea da proiektuaren helburua.
Treba Gurasoak ekimenaren barruan, haurrei eta gazteei ezartzeko arauen eta mugen inguruan hitzaldia egingo du etzi Leyre Cano psiko-pedagogak.
Bekaren irabazleak 6.000 euro jasoko ditu, bi txandatan. CAFek 4.000 eurorekin lagunduko du eta Beasaingo Udalak eta Elkarrek, 1.000rekin