Txoperenaren 'Ez erran inori', prest
Maddi Ane Txoperena Iribarnek, 23. edizioko garaileak, martxoan aurkeztuko du eleberria
Maddi Ane Txoperena Iribarne Ez erran inori eleberriari azken ukituak ematen ari da. Martxoan egingo du aurkezpena, Igartzako Jauregian. Eguna ez dago zehaztuta.
Haurtzaroko sexu erasoen gaia jorratu du, istorioa gazte eta heldu garaian egon arren kokatua. “Lideren [protagonistaren] emozioetatik, bizipenetatik eta gorputzean sentitzen duenetik sexu-eraso batek eragindako ondorioetan zentratuko naiz”, aurreratu zuen idazleak hautatua izan zenean. Estilo “zuzena” eta “gordina” erabiliko ditu.