Legazpin ere ospatuko dituzte Inauteriak
Haurren ohiko desfilerik ez da izango, baina urteroko egitarauan jasotzen diren ekitaldiak egingo dituzte.
Legazpiko Udalak hurrengo asteko kultur agenda kaleratu berri du, eta bertan jasotzen denez, Inauteriak ospatuko dira aurten. Ia ohiko inauteri festak izango dira, urteroko egitarauarekin, ostiral arratsaldeko ikastetxeen mozorro desfilea izan ezik. Desfilearen ordez, ikastetxe bakoitzak bere aldetik egingo ditu ospakizunak.
Ostegunean hasiko dira festak, Doinua Musika eskolaren kalejirarekin. Gero, Lintx herrian zehar ibiliko da ostiraletik igandera bitartean, Gaztetxean ere ospatuko dituzte Inauteriak larunbatean, eta igandean ere izango da Sustraiak dantza taldearen konpartsa.
Hauxe da aurtengo Legazpiko Inauterien egitaraua:
INAUTERIAK 2022 LEGAZPIN
Otsailak 24, osteguna
Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute 17:15etik aurrera.Otsailak 25, ostirala: LINTXEN ETORRERA
17:30ean Lintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera.
Mozorro libreen jaia izango da.Otsailak 26, larunbata:
Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako ZAPATUKO INAUTERIA. Aurtengo gaia: EITB. Karro-poteoa eta kontzertuak Gaztetxean.
Otsailak 27, igandea: LANTZEKO INAUTERIA KONPARTSA. Sustraiak Dantza Taldea
12:00: Konpartsa Lau Bidetik irtengo da. Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kalea), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Plaza, Plazaola Kalea (Kukue parean).
14:00: Konpartsakideen bazkaria Gizarte Zentroan.
17:30: Konpartsa Gizarte Zentrotik irtengo da.Ibilbidea: Gizarte Zentroa, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Kalotx parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.