'Kuikui' aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Legazpin
Pailazo taldearen azken ikuskizuna da, eta txoriak ditu protagonista. Herriko ikastetxeetako 300dik gora haurren aurrean aurkeztu dute. Ikastetxeei txorien habia kutxa bana oparitu diete.
Ikasturte honetan ere ez dute hutsik egin, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldea eta lagunak Legazpira etorri dira bere azken lana aurkeztera. Ikusikizunak Kuikui du izena, eta txoriak ditu protagonista.
Latxartegin bi emanaldi egin dituzte, goizean Haztegi ikastolako haurrentzat, eta arratsaldean Domingo Agirre ikastetxearentzat. 300dik gora haur elkartu dira, eta denen artean musikaz eta algaraz bete dute aretoa, aspaldiko partez.
Pailazoek Aranzadi elkartearekin duten elkarlanari jarraituz, habia kutxa bana oparitu diete ikastetxeei, Porrotxek azaldu duenez, “egunerokotasunean euskarari habia goxo bat egiteagatik”.
Hona hemen bi emanaldietako irudi batzuk: