Zumarragan, Ormaiztegin eta Lazkaon, gehiago
Industria lurzoruaren alorrean, Sprilurrek 35 ekintza ditu esku artean erkidego osoan, 32 udalerritan banatuta eta 255,7 milioi euroko inbertsioarekin.
Goierrin, Legazpikoaz gain, Zumarraga-Arcelor, Lazkao-Kanpandegi eta Ormaiztegi-Irai Errota proiektuak daude martxan.
Zumarragan, Arcelor lantegiko lurzorua eta instalazioak erosi zituen iaz, eta orain berroneratu egingo dira. Kalkulatu gabe dago oraindik berrurbanizazio, konponketa eta berreraikuntza lanen kostua.
Lazkaon, Kanpandegin ari dira lanean, jarduera berriak martxan jartzeko helburuz. Urbanizazio fasea ari da gauzatzen orain.
Ormaiztegin, Irai Errota eremuan 2021ean hasi zituzten urbanizazio lanak.