Anjeltxo Lasari agur ekitaldi sentitua egin diote Ordizian
Ordiziako Plaza Nagusia bete egin da. Herritar eta mugimendu desberdinetako bidelagunek hartu dute hitza.
Ordiziako Plaza Nagusian ehunka lagun elkartu dira, Anjel Lasa Jauregiri azken agurra egiteko. Txalaparta doinuekin hasi dute ekitaldia. Jarraian, hitza hartu dute, Anjeltxok parte hartu edo lagundu dituen mugimendu eta ordezkaritza desberdinek, ezker abertzaleko kideek, Argi Berriko lagunek eta Adur Ezenarro alkateak, besteak beste. Anjeltxoren familiak ere hartu du hitza. Egunotan jasotako animo mezuak eta babesa eskertu nahi izan dituzte. Ekitaldian zehar musika, bertsoak eta euskal dantzak ere ez dira falta izan.