Ordiziako Plaza Nagusia bete egin da. Herritar eta mugimendu desberdinetako bidelagunek hartu dute hitza.
Poliziak lau kide identifikatu dituela salatu dute, eta bihar arratsaldean, Beasainen egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.
Garmendiak gurasoei zor die musikari dion maitasuna. Akordeoia jotzen hasi zen, baina kantuak beste ate batzuk ireki zizkion oso gaztea zela. Operan ondu du ibilbide profesionala; bide berriak arakatzeari ekin dio. Lanbideagatik, Alemanian bizi da.
Itsaso udalerri independente izateko salbuespena onartzea eta auzo-udala salbuespenean gehitzea eskatu dute ponentzian.
Udaltzaingoak dioenez, nahita erre dituzte. Beiraren edukiontzian pintaketak egin dituzte. Gertakariak bart izan dira.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan idatzi du. Parte hartzaile bakoitzak eskualde edo herri batean garatu du bere proiektua. Akizuk bi aste eman zituen Nafarroa Erriberan
Kulturlab parte hartze prozesuaren barruan, Ordiziako kultur bizitzaren hausnarketa egin dute. Hurrengo urratsa izango da, Domingo Unanue plazan irekiko den Kafe Antzokia diseinatzea
Zuhaitz landaketa herrikoia antolatu dute Zaldibian, lehenengo aldiz. Eskola-umeek gaur eta herritar guztiek igandean dute parte hartzeko aukera. 225 landare sartuko dituzte, bi tokitan
Ormaiztegiko tren zubiaren 3 dimentsiotako maketa otsailaren 25ean entregatuko dio Zumalakarregi Museoari Goierri Eskolak. Modu irisgarrian aurkezteko espazioa prestatuko dute ondoren.
Garagunearekin elkarlanean, mozorro erakusketa egingo du hurrengo ostegunetik aurrera elkarteko dendetako erakusleihoetan. Argazki lehiaketa bat ere antolatu du, eta legazpiarrei mozorrotzeko gonbidapena egin die.
Bigarren aldia dela adierazi du Udalak, eta "herriko zuhaitzak zaintzeko eta babesteko deia" egin du.
'Ipuinetan challenge' erronka abiatu dute. Estrofa bat idazteko eskatu die entzuleei. Naizen elkarteko materiala irabazi daiteke.
Hamaika urteko etenaren ondoren, Txindokiko Kilometro Bertikala proba bueltan da. Maiatzaren 21ean izango da, eta asteazken honetan zabalduko dute izen-ematea.
Eider Mendozak bidesariaren aldeko adostasuna "zabala" dela nabarmendu du gizartearen presioari erantzuteko