Bidesariaren aurkako manifestazioa egingo dute bihar, beste bat
Eider Mendozak bidesariaren aldeko adostasuna "zabala" dela nabarmendu du gizartearen presioari erantzuteko
Goierriko Kontseilu Sozialistak A-636 errepideko bidesariaren aurkako manifestazioa deitu du biharko. 18:00etan Bideluze plazatik abiatuko dira. Halako bigarren manifestazioa izango da aste bakarrean. Aurrekoa Hiru sindikatuak eta bidesariaren aurkako plataformak antolatu zuen, Urretxun eta Zumarragan.
Bidesariaren aurkako ekintzak etengabeak dira: manifestazioak, sinadura-bilketak, karabanak… Astelehenean ezezagun batzuek Salbatoreko arkua ere sabotatu zuten.
Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak azpimarratu zuen bidesariak «adostasun zabala» duela gizartea bidesarien kontra egiten ari den presioaz galdetuta. 15 kilometroen mantentze-kostua bi milioi eurotik gorakoa dela gaineratu zuen, eta bidesaririk ezean zergen bidez bildu beharko litzatekeela. «Erabiltzen duenak ordaindu egin behar du».