Popatik taldeak 'Ipuinetan ez bezala' abestia bukatzeko laguntza eskatu du
'Ipuinetan challenge' erronka abiatu dute. Estrofa bat idazteko eskatu die entzuleei. Naizen elkarteko materiala irabazi daiteke.
Popatikek ipuinetan ez bezala abestiari estrofa berri bat gehitzeko proposamena egin die entzuleei. Ederrena kantuan txertatuko dute. Naiz irratiko Bigarren kafea saioan grabatuko dute, bideo formatuan, sare sozialetan zabaltzeko.
Piezak martxoaren 8a baino lehen bidali behar dira. Horretarako, sare sozialen batera igo behar dira #IpuinetanChallenge, #naizen eta #popatik traolekin eta popatik.band@gmail.com helbidera, bidali. Idatziz, errezitatuta, kantatuta, musika-tresnaren batez lagunduta… igo daitezke proposamenak. “Banako, lagun-taldeak, familiak… animatu!”, diote Popatik taldeko kideek. “Zu ere bazare poeta”. Irakasleei zuzendu zatzaie, bereziki: “Landu ezazue kanta zuen ikastetxeetan eta animatu ikasleak erronkan parte hartzera”.
Naizen elkarteko produktuak
Irabazleak sari bikoitza izango du. Bere letrak grabatzeaz gain Naizen elkarteko produktu sorta bat ere lortuko du. Proposamenak bidaltzen dituzten gainerako lagunen artean beste sorta bat zozketatuko dute. Saskiak Naizen elkartearen poltsa, motxila, hiru kamiseta, Neskak eta mutilak liburua eta txartel-jokoa, eta Tránsitos, Me llamo Yerik eta Dizdira eta Adarbakar liburuak izango ditu.
Letra: |
|||||
-Seme, ze guapo zauden- amak zizun esan… – Ama, apo ez, apa – erantzun zenezan. Nahiz ta ez zenekien guapa esaten, neska zinela argi jakin zenezakeen. |
Argia ez dago ohiko liburuen jiran, nire lagun poetak hala esan zidan: apoak ez daudela printzeei begira, hemen apoak apa bilakatzen dira. |
Ai bihotzak ikusten baldin bageneki! apoak apa izan direlako beti. Begiek begirada dutenez helburu, transformazioa guk egin behar dugu. |
“Ama, orain arte pitilina ikusi eta mutila nintzela uste zenuten, baina orain nire bihotza ikusten duzue eta badakizue neska naizela” |
Begirune, onarpen eta maitasunez, ikusten zaitugula ikusten duzunez, zarenaren ispilu eder eta lirain, zoriontsu loratzen ari zara orain. |
Bazen behin, behin batean, ta hala ez bazan, dagoeneko ez daude gure kalabazan. Nahiz ipuinekin une ederrak igaro, bizitza bezalako ipuinik ez dago. |