Romana Mujika lazkaotarra zoriondu dute, 102. urtean
LAZKAO // Mendea ondo pasatuta, Romana Mujika Urretabizkaiak 102 urte bete ditu. Etxekoen, ingurukoen eta lagunen zorion agurrak jaso zituen, herenegun. Udalak ere lore sorta oparitu zion, gizaldi bat dutenekin ohitura duen bezala. Ehundik gorako beste lazkaotar bat, Nila Bajon de Leon, otsailaren 3ean hil zen, 103 urterekin —irailaren 26an beteak zeuzkan—.