Dantza egin, lurra esnatzeko
Igartubeiti baserri-museoan inauterien eta dantzen inguruko saio berezia egin dute gaur.
Igartubeiti Dantzan egitasmoaren barruan, inauterien inguruko saio berezia egin dute gaur. Oihane Vicente dantzariak eta Uxue Kerejeta trikitilariak gidatuta, 20 bat haur eta gurasok parte hartu dute saioan.
Inauteria, negutik udaberrirako pasaera ospatzeko ekitaldia da, eta herririk gehienetan, dantzetik eta mozorroekin ospatzen da. Hori izan da, hain zuzen, gaurko saioan parte hartu duten haur eta gaztetxoek ikasi dutena.
Dantzaren eta musika instrumentu ezberdinen bidez, lurra esnatzeko erritual horiek ekarri dituzte gogora.