Derbia horia izan da
Urolak eta Ordiziak eskubaloi derbia jokatu dute gaur, Zumarragan. Etxekoak nagusi zaizkie urdinei, 33 eta 25.
Urola Laztimendiren eta Ordizia Siglo XX plater prestatuaken arteko derbia Urretxun eta Zumarragan gelditu da. Horiek 33 eta 25 irabazi dute.
Partida bigarren zatian ebatzi da. Aurrenekoan aldeak txikiak izan dira, naiz eta Urola ia beti aurretik joan den. Atsedenaldian gol batengatik ari ziren irabazten etxekoak. Bigarren ordu erdian, baina, Urolak defentsa gogortu du eta hiru kontaeraso egin dituzte bata bestearen atzetik. Urdinak, hobe beharrez, azkar jokatzen saiatu dira baina aldeak txikitu egin beharrean gora egin du.
Urretxukoak Zumarragakoak sailkepeneko lehen postuan jarri dira, aurkarien emaitzen zain. Sei puntutatik lau lortu dituzte. Ordiziarrek ez dute punturik, baina partida bat gutxiago dute.
Animoak ‘Ferni’ri
Ordiziaren eta Urolaren arteko azken partidan Iker Fernandezek min hartu zuen belaunean eta eskubaloia utzi behar izan du, aurtengoan behintzat. Taldekideek opari bat egin diote errekuperazioa errazteko.