Eneko Gutierrez Legazpiko magoa Madrilen izango da asteburuan
Maria Arandia errenteriarrarekin batera Enikma magia bikotea osatzen du, eta igandean Madrilgo Houdini aretoan ikuskizun bat eskainiko dute.
Eneko Gutierrez legazpiarrak eta Maria Arandia errenteriarrak osatzen duten Enikma magia bikoteak ikuskizun bat eskainiko du igandean Madrilgo Houdini aretoan.
Pandemia garaian osatutako bikotea da Enikma, eta orain arte inguruan egin dituzte ikuskizunak, horietako asko Donostiako La Farandula aretoan. Oraingoan Madrileraino doaz, ¿De que va la cosa? ikuskizunarekin. Kartekin egindako ilusionismo eta magia jokoak erakutsiko dituzte, umore printzak tartekatuz.
Houdini aretoa Madrilgo Garcia Luna kaleko 13. zenbakian dago, eta Enikmaren ikuskizuna igandean, otsailaren 27an izango da, 20:30ean. Sarrerak salgai daude houdinimadrid.com webgunean.