Doinuako musikariek hasi dituzte Inauteriak
Legazpin hasi dira Inauteriak. Atzo Doinua musika eskolaren aurrean emanaldi koloretsua egin zuten aurrerapen gisa, eta gaur goizetik ikusiko dira mozorroak kalean. Baina Inauteriak 17:30ean hasiko dira ofizialki plazan Lintx eta katamaloei harrera egin eta gero. Jai giroa izango da ondoren kale eta tabernetan, eta festak jarraipena izango du bihar LGAren karropoteo eta festarekin. Igandean Sustraiak dantza taldeak Lantzeko konpartsa kaleratuko du.












