Katamaloak eta Doinua Musika Eskolako musikariak izan ditu ondoan pertsonai horrek. Plazan egindako agerraldiarekin lehertu da festa., eta arratsaldean eta gauean izango du segida jai giroak. Bihar Gazte Asanbladaren Inauteri eguna izango da, EITBri eskainia, eta igandean Lanzeko konpartsa kaleratuko du Sustraiak dantza taldeak.
Hamar txirrindulari dira, horietako bost goierritarrak. Garazi Erostarbe eta Izarne Maioz dira zuzendariak. Jon Ander Intsausti mutiloarraren laguntza izango dute
Zaldibiako udaletxearen azpialdean atzo inauguratu zuten udal esleipeneko taberna berria, Mari Carmen Sainz-Ajaren ardurapean. Gosari, pintxo eta ogitarteko aukera du; jubilatuen biltoki ere izango da.
Eneritz Martinek (Beasain, 2000) garuneko tumorea izan du bitan. Bi aldiz pasa da kirofanotik, guztia egiten ikasi behar izan du berriro, baina Gradu bat ikasten eta praktikak egiten ari da. Aukera errealak nahi ditu.
Antzizarren eta Ezkiagan jarri dituzte abiadura neurgailuak, herriko sarrera-irteeretan errespetatzen baita gutxien abidura muga
Zerbitzua orain ematen duen enpresak ez du kontratua luzatu nahi. Otsaileko plenoan, kontratazio plegu berrien alde bozkatu zuten EAJk eta PSE-EEk, Legazpiko Berdeek kontra, eta EH Bilduk abstentzioa. Zerbitzua publiko bihurtzeaz eztabaidatu zuten bilkuran
Ondarroako Addar taldeak eta Bermeoko Dena taldeak kontzertua egingo dute gaur Ataungo Oargin, 'Oargiko gauek' programazioaren barruan.
Otsaileko azken igandean egin ohi dute Sahararen aldeko herri lasterketa, baina iaz bezala bertan behera geratu da.
Atzo izan zuten lehen saioa. 10 lagunek eman dute izena hastapeneko mailan.
Foru Aldundiak programa bat abiatu du Gipuzkoako landa lurren mugak digitalizatzeko. Bederatzi udalerri atxiki ziren iaz proiektura. Goierriko herri batzuk aitzindariak izan dira.
Larraiztik zuzenean igo ordez, korrikalariak neutralizatuta joango dira Gaintzako bidegurutzeraino, eta han hasiko da lasterketa. Aldaketa horrekin «gogortasuna eta bertikaltasuna» gehitu nahi diote probari.
Amezti Mendi Elkarteko kideak Gipuzkoako itzulia egiten ari dira. 2017an ekin zioten eta joan den igandean 7. etapa egin zuten, 18,5 kilometrokoa, Arrasatetik Leintza Gatzagaraino.