Intxaurpen bertso bazkaria egingo dute hilabete barru
BEASAIN // Arriarango Intxaurpe elkartean bertso bazkaria egingo dute martxoaren 26an. Igor Elortza eta Unai Elorriaga arituko dira kantuan. Bazkarirako sarrerak salgai daude, 25 eurotan, elkartean. Martxoaren 23a baino lehen erosi behar dira. Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketetako bat ere jokatuko dute. Martxoaren 12an izango da hori.












