Veronica Urkiolaren izena jarriko diote Hondarribiko plaza bati
Hondarribiko plaza bati Veronica Urkiola Plaza izena jarriko diote. Atzo ziren gaia onartzekoak Hondarribiko udalbatzaren osoko bilkuran. Emeki elkarteak eta udalak kale izendegian emakume gehiago azaltzeko ekinbidean hartu dute erabakia.
Mendelu auzoko plaza batek izango du gabiriarraren izena. Veronica Urkiola Lekuona Gabiriako Aunditegi baserrian jaio zen, 1914ko urtarrilaren 12an. Gerra ondoren, 1940an Hondarribiara bizitzera joan zen, senarrarekin. Han hil zen 1993an.
Albisu okindegia izandakoa alokatu zuten, Mendeluko Ugarte etxean. Denda eta taberna jarri, eta jendearen biltoki bihurtu zen segituan. Izaera goxokoa, langilea eta eskuzabala, oso ezaguna eta maitatua izan zen.













