June Garitano urretxuarrak urrezko domina lortu du Espainiako eski txapelketan
June Garitano urretxuarra 18 urte azpiko onena izan da Espainiako eski txapelketako slalom proban. Proba gaur jokatu da, Cerlerren. Atzo laugarren egin zuen erraldoi proban.
Cerlerretik Madrilera joan da. Bihar, Iberdrolaren ekitaldi batean parte hartuko du. Ondoren, Italiara joango da. Hurrengo asteetan bertan lehiatuko da. Apirila erdialdean Espainiako txapelketa nagusian parte hartuko du, Sierra Nevadan.