Nora Tobar Espainiako laugarren geratu da gorako jauzian
Txindoki atletismo taldeko Iraia Mendia ere izan da pista estaliko Espainiako atletismo txapelketan. Lazkaotarrak 22. egin du, 1.500 metroko lasterketan
Asteburuan Ourensen ospatu zen pista estaliko Espainiako txapelketa absolutua, pista estaliko denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena dena. Bertan izan zen Nora Tobar (Atletico San Sebastian) ataundarra. Estatuko laugarren geratu zen, 1,74-ko jauzia egin ostean.
Txindoki atletismo taldeko Iraia Mendia atleta lazkaotarra ere izan zen Ourenseko hitzorduan, atletismoko proba erregina den 1500 metroko lasterketan parte hartzeko. Lazkaotarrak 22. egin zuen, orain arte lortu duen bere bigarren marka onena (4:38:44).