Txindokiko atletek lan bikaina egin dute Euskadiko eskolarteko kros txapelketan
Intza Arrondo Azkona eta Jon Eskisabel Barandiaran Euskadiko txapeldun izan dira, Ane Iparragirre Aiestaran Euskadiko txapeldunorde eta Jakintza Ikastola Euskadiko txapeldun taldeka mutiletan.
Laudion (Araba) jokatu den Euskadiko eskolarteko kross txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte Txindoki atletismo taldeko atletek.
Intza Arrondo Azkona eta Jon Eskisabel Barandiaran Euskadiko txapeldun izan dira, Ane Iparragirre Aiestaran Euskadiko txapeldunorde eta Jakintza Ikastola Euskadiko txapeldun izan da taldeka mutiletan.