Xabi Iturriozek eta Aitor Garmendiak irabazi dute mus txapelketako kanporaketa Itsasondon
Bikote irabazleak martxoaren 26an Seguran jokatuko den Gipuzkoako finalerako txartela lortu du
Abian da Euskal Herriko mus txapelketa. Larunbatean, Itsasondon jokatu zen kanporaketan Xabi Iturriozek eta Aitor Garmendiak irabazi zuten. Guztira zazpi bikotek parte hartu zuten. Bikote irabazleak, Seguran, martxoaren 26an jokatuko den Gipuzkoako finalerako txartela lortu du.