Puzgarriak izango dituzte Zaldibiako haurrek gaur
ZALDIBIA // Inauterietako jai eguna dute gaur Zaldibiako ikasleek, eta udalak puzgarriak antolatu ditu haientzat, urtarril hasieran atzeratuaren partez. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko haur nahiz gaztetxo zaldibiarrentzat dira. Goizean 10:30etik 13:30era, eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara ibili ahalko dute, plazan; euria egingo balu, Resti pilotalekuan jarriko dituzte.













