MARTXOAK 8: Egitaraua herriz herri
Martxoaren 8aren harira, ekitaldi sorta antolatu dute Goierriko herririk gehienetan. Hau da datozen egunetako egitaraua, herriz herri:
MARTXOAK 8, ASTEARTEA
- Urretxu-Zumarraga. Mahai informatiboa, Emakume Pentsionisten eskutik. 11:00etan, Emakumeen plazan.
- Gabiria. Agirin taldeak antolatuta, 11:00etan kazerolada eta kartelak egitea, 12:30ean dokumentala, 14:00etan bazkaria eta bakarrizketa. Ondoren, herriari buelta, eta Ordiziara irteera.
- Zaldibia. 12:00etan, elkarretaratzea, plazan. 18:30ean, kotxe-karabana Ordiziara. 21:00etan, afaria Joxepanen.
- Zegama. Astrolabium antzezlana, 17:00etan, Jose Maiora plazan. 19:00etan, elkarretaratzea, udaletxe aurreko plazan.
- Ormaiztegi. Elkar ezagutuz topaketa, 17:00etan, Gizarte Etxean.
- Arama. Luze edo motz antzezlana, 17:30ean, Iriarte aretoan. 21:00etan afaria, elkartean.
- Legazpi. Itaiaren ekitaldi politikoa, 17:30ean, plazan.
- Urretxu-Zumarraga. Itaiaren ekitaldia, 17:30ean, plazan.
- Idiazabal. Jordi Bermejoren grafitia, Herri Eskolan. 18:30ean, elkarretaratzea, plazan.
- Itsasondo. Emakumeen bazkaria, elkartean. 18:00etan, elkarretaratzea, plazan.
- Lazkao. Elkarretaratzea, 18:00etan, plazan.
- Ordizia. Itaiaren ekitaldia, 18:00etan, plaza nagusian.
- Ezkio-Itsaso. Argazki mosaikoa, 18:00etan, udaletxeko plazan. Ondoren, kafe tertulia.
- Segura. Elkarretaratzea, 18.00etan, plazan. Ondoren, Ordiziako manifestaziora.
- Zerain. Elkarretaratzea, 18:00etan, herriko plazan. 18:15ean, Zeraingo emakumeak kirol munduan mahai-ingurua.
- Ordizia. Goierriko Mugimendu Feministak deituta, eskualde mailako manifestazioa, 19:00etan hasita. Ondoren, ekitaldia, Barrena parkean.
- Ataun. Elkarretaratzea, 19:00etan, San Martingo plazan.
- Beasain. Itaiak antolatuta, mobilizazioa, 19:00etan, Bideluze plazatik abiatuta. Udalak, elkarretaratzea, 19:00etan, Erauskinen
- Legazpi. Elkarretaratzea, Matraka talde feministak deituta, 19:00etan, Euskal Herria plazan.
- Mutiloa. Elkarretaratzea 19:00etan, plazan.
- Urretxu-Zumarraga. Akelarrea eta minikalejira, 19:00etan, Emakume plazan.
- Olaberria. Mokadu morea, 20:00etan, Arkupe elkartean.
- Legorreta. Emakumeen afaria, 20:30ean, Aldapa Haundin.
MARTXOAK 9, ASTEAZKENA
- Itsasondo. Ni neu nirekin berdintasuna lantzeko ipuin kontaketa, 17:30ean, Kulturgunean.
- Beasain. Zinegoak: 8 arlo, 11 emakume film laburren emanaldia, 19:00etan, Igartzan.
- Zumarraga. Alegria filma, 20:30ean, Zelai Arizti aretoan.
MARTXOAK 10, OSTEGUNA
- Idiazabal. Irakurle Taldeak antolatuta, herriko emakume idazleen liburuetako irakurketa ozena eta solasaldia, 18:30ean, areto nagusian.
- Zaldibia. Espazioa feminismotik: Gure kaleak parekideak al dira? hitzaldia, 19:00etan, udaletxeko herri aretoan.
MARTXOAK 11, OSTIRALA
- Itsasondo. 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa, 19:00etan, Kulturgunean.
- Zumarraga. Noche de Fuego filma, 20:30ean, Zelai Ariztin.
MARTXOAK 12, LARUNBATA
- Beasain. Emakumeen presentzia Igartzan bisita gidatua, 11:30ean, monumentu multzoan.
- Legazpi. esCupido antzezlana, 13:00etan, Latxartegi aretoan. Ondoren, luntxa gizarte etxean.
- Ormaiztegi. 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa, 18:30ean, gizarte etxean.
- Idiazabal. Feminismoaren inguruko Mee too antzezlana, 19:00etan, Guraso Elkartean.
- Gaintza. Emakumeen afaria, 21:00etan, Oteñe jatetxean.
MARTXOAK 13, IGANDEA
- Ataun. Herriko emakume sortzaileen azoka, 10:00-14:00ak artean, San Martingo plazan.
- Idiazabal. 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa. 19:00etan, Guraso Elkartean.
MARTXOAK 14, ASTELEHENA
- Arama. Maite Frankoren ipuin kontaketa (4-10 urteko umeak) 18:00etan, Iriarte aretoan.
MARTXOAK 19, LARUNBATA
- Zaldibia. Espazioa feminismotik tailerra, Dunak Taldeko Amaia Albeniz eta Koldo Telleriarekin, 10:00etan,
MARTXOAK 25, OSTIRALA
- Zegama. Emakumeak Mugimenduan egitasmoaren barruan, Zegama-Segura-Zegama ibilaldia, 17:00etan, plazatik.