2022/3/4

Azterketak euskaraz egiteko eskatu dute

Goierriko ikastoletako atarietan elkarretaratzeak egin dituzte Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa eta brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko

Barandiaranen legatuak badu nork zainduko

Lau hamarkada daramatza Ataungo Jentilbaratza elkarteak Joxe Miel Barandiaran herritarrak bildutako ondarea zaintzen eta zabaltzen. Egindako lana aitortzeko Urrezko Kalabaza saria jasoko dute aurten, Ahoz Aho jaialdian.

Gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko bisita

Ondarre gaztandegira bisita antolatu du Anduetza parketxeak iganderako. Eneko Goiburu artzainak gidatuko du.

Barrikote Festa martxoaren 26an ospatuko dute

Plaza kopurua beteta dago dagoeneko. Kabia jatetxeko Juanma Hurtadok irekiko du aurten barrikotea.

Korosti zikloturista elkarteak igandean hasiko du denboraldia

Urriaren 2ra arte, 32 irteera antolatu dituzte. Maiatzaren 3an egingo diote ohiko lore eskaintza Dorletako amabirjinari.

Lazkaoko musika eskolak 25 urteak herriko eragileekin ospatuko ditu

Kultur astea martxoaren 21etik 27ra egingo du Lazkao Txiki Musika Eskolak, egitarau mardularekin. Kamiseta eta poltsa eskuragai dira. Sarrerak, Lazkaon-eko dendetan

Gabiria-Legazpi arteko bidean hitzordua motor munduarekin

Rally-sprintaren 24. edizioa igandean jokatu da bi herrien artean. Goierriko pilotuak eta kopilotuak daude partaideen artean. Zaletu ugari espero dituzte

Urola: kirol elkartea eta aktore harrobia

Joseba Apaolaza eta Jon Plazaola aktore urretxuarrak Urola futbol taldeko jokalariak izan ziren. Apaolazak 'Jokoz kanpo' lana antzeztuko du bihar Urretxun, klubaren 50. urteurreneko ospakizunen barne.

Beasainen martxoaren 8 da jada

Emakumeen egunaren arira antolatutako ekintzak gaur hasi dira

IAk Goierriko ikasleak grebara deitu ditu erreformak gelditzeko

«Ikasleon auzi errealak gaindituko dituen hezkuntza sistema» eskatuko dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzten manifestazioetan. Goierriko ikasleei Donostiakora joateko deia egin diete

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa