Euskal Herriko mus txapelketako Beasaingo kanporaketan garaile izan dira, Alex Anduaga eta Xabi Mikelarena, Andoni Mikelarenari eta Eneko Ruizi finala irabazita.
Larunbatean jokatu zen Beasaingo Arrano tabernan Euskal Herriko mus txapelketa kanporaketa. Hemezortzi bikotek hartu zuten parte eta martxoaren 26an jokatuko den Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko txartela Alex Anduaga eta Xabi Mikelarenak lortu zuten, finala, Andoni Mikelenari eta Eneko Ruizi irabazita.
Finalerako txartela eskuratzeaz gain, Arrano Tabernak oparitutako otordu bana jaso zuten opari irabazleek. Bigarren sailkatuek, berriz, Azurmendi Harategiak oparitutako arkume bat jaso zuten.
Jokalari guztiek ardo botila bana jaso zuten, parte hartzearen oroigarri gisa.
Beasaingo kanporaketa
Beasaingo finalistak.