Mozorro lehiaketaren sariak banatu ditu Ilintik
Legazpiko merkatari elkarteak 500 euro banatu ditu sarietan. Garagunearekin elkarlanean garatu dute Inauterietako kanpaina
Inauterietako Mozorrotu lehiaketaren sariak banatu ditu Ilintik. Kanpainaren kartelaren aurrean mozorrotuta argazkiak atera behar ziren, eta otsailaren 24a eta martxoaren 2a artean Ilintiren sare sozialetan argitaratu. Gehien gustatu diren argazkiek jaso dute saria, 50 euroko erosketa bonu. Garaguneko Pili, Juan Mari, Sonia, Eguzkiñe, Ines eta Ainara, Garaguneko Nekane eta Juan Mari, Txaro Oria, Mikel Cantero, Tximak ile apaindegia, Olatz Barrena, Miguel Angel Gutierrez, Nekane Salazar, Amaia Fernandez eta Miren Larrañaga izan dira sarituak. Ilintiren sare sozialetan daude ikusgai argazkiak.
Lehiaketa honen osagarri, Garaguneko erabiltzailek egindako mozorro eta osagarriak ikusgai izan dituzte Ilintiko merkatariek erakusleihoetan. Elkarlan hori goraipatu du Ilintik, “pertsona horien inklusiorako baliagarria izan delako, eta egiten duten lana bistaratzea lortu delako.