Aste Santurako egonaldiak udalean eskatu behar dira
GIZARTEA // Mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetako aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago. Tramiteak Beasaingo Udalako Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, martxoaren 18a baino lehen. 943 02 80 75 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko. Egonaldiak 8tik 24ra izango dira, Aste Santuan. Atsedenetarako eta aukera pertsonaletarako bakarrik dira egonaldiak.













