Asteazkenera arte errail bat moztuta egongo da eta trafikoa txandaka igaroko da. Txindoki institutura doan espaloia ere egokitu egingo dute lanak dirauten bitartean
Abenduan izandako luizia konpontzeko lanak egingo dituzte Gabiria parean dagoen tunelean. Autobus zerbitzua jarriko du Renfek.
Ezin esan oraindik kezkatzeko moduko datua denik, baina koronabirusaren datuek azken asteetan erakutsi duten beheranzko joera eten egin da; hare gehiago, koska bat gora egin dute pasa den astearekin alderatuta.
Herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako saioak dira, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak gidatutakoak.
Mikel Arbulu (Urretxu, 1999) goxoa.eus egitasmoko bazkideetako bat da. Euskal Herriko elikagai ekoizleen produktuak saldu eta erosleen etxeetara eramaten dituzte.
Ekogela proiektuaren barruan, herritarrek emandako plastikozko tapoiekin eserlekua sortu du Ekomodo enpresak. Hondakinei bigarren bizitza bat ematea da helburua
Bigarren asteburu mardula izango du 13. mus txapelketak herrika. Seguran jokatuko den Gipuzkoako finalerako bikote batzuk sailkatu dira. Asteburuko lehen musaldia gaur da Legazpin
Ohar batean adierazi du «udalak herritarrei ematen dien informazioa eskasa» dela eta «zorpetze oso handira joateko arriskua» dagoela. Aurrekontuen aurka bozkatu du Izal Baik
Zuhaitz Eguna ospatu dute bertan, Joseba Garmendia adituaren azalpenez lagunduta. Hesi biziak egiteko landareak aldatu dituzte. Aspaldiko egitura horiek berreskuratu nahi dituzte
Legeak onartutako maximoa da. EH Bildurentzat langileen soldatak gehiago hazi beharko lirateke eta politikarienak, gutxiago. Udal gobernuak dio entitate handiko erakundeen gomendioei segiz hartutako erabakia dela
Izena emateko epea martxoaren 23an bukatuko da.
Fiskaltzaren ustez, akusatuak indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu bat egin zuen
Ate irekien jardunaldiak egingo ditu martxoaren 15ean eta 17an, goizez eta arratsaldez. Izena eman behar da aurretik
Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko gazta berria salgai da Abel Goiburu ekoizle idiazabaldarraren eskutik.
Beasaingo Udalak kiroldegiaren kudeaketa eredua aldatuko du. Emakida formula erabiliko dute, galeren erantzule ez egiteko. Plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte